ERGOBIKO JAIAK

JAIEN HASIERA

Urtero auzoko pertsona bereziei merezi duten omenaldia eskeintzen diegu. Beraiek pregoia esan eta txupinazoa egiten dute Jaiei hasiera ofiziala ematen diote.
Azkeneko urteetan izandako omenduak hauek izan dira:

2019

Maiteak ditu oso, Agustin Urreagak, Ergobiako Festak? Txupinazoa botatzeko ohorea eman eta argi geratu zen festarako gogoa baduela. Hala ere, gogoan izan zituen bertan ez zeudenak. "Ergobiako jende asko bizi da kanpoan, Ameriketan eta... Seguru asko merienda eder batekin ospatzen ari direla, festen hasiera!".

2018


2017

Imanol Urbieta musikaria omentzeko, eta auzoaren berotasuna jasotzeko, bertan izan zen Joxan Urbieta, bere semea. Berak piztu zuen aurreneko etxeferoa.

2016

Ergobiko jaiei hasiera emateko, Ergobin hain ezaguna diren Arzallustarrak omenduz. Oholtzaren gainera igo ziren Andoni, Beatriz eta Joakin anai-arrebak, eta Jai Batzordeari eskerrak eman eta jaiei buruzko hitz batzuk esan ondoren, bi anaiek piztu zituzten suziriak. 
Suziriari su ematearekin batera, eta Aritz Goikoetxea eta Agurtzane Irizar txalapartarien laguntzaz, lehertu zen festa.

2015

Sekulakoak izan ziren eztandak Ergobin, atzo arratsaldean, eta oihuka eta saltoka baino, susto eder batekin hasi zituzten jaiak auzotarrek. Aurreneko aldiz, kañonazoa izan zen festei bidea ireki ziena, Urgulleko artilleroen eskutik, eta zortzi bider eragin zuten eztanda. Baina aurreneko artilleroa Jon Garaño zinegilea izan zen. Ergobin jaio izanik, berak eman zien hasiera jaiei.

2014

Ergobiko festa hauek onentsuenak dira, lau egun umore onez, giro ona beti da. Eta ederki erkautsi zuten atzo hala dela txupinazoa bota zutenek; Mari Carmen Etxeberria eta Satur Blancok.

2013

Ergobiko ereserkia abestuz, txalapartaren doinuek lagunduta; bertan izango dira gainera, aska, ondasun kaxa eta kupela. Txupinazoa berriz, auzoko elkarte gosetienak botako du, eta handik aurrera, astelehena bitartean izango da festa giroan murgiltzeko aukera.

2012

Eguerdiko 12:00etan himnoa abestu eta Ergobin bizi den Oiana Blanco judoka olinpikoak pregoia emango du.

2011

"AUPA Ergobia! bere neska eta festa ederrekin/ altxor kaxa, bere plazan eta bere askarekin/ Aupa Ergobia! gure pozan iturria zu zara/ Aupa Ergobia! Beti Ergobia! beti beti aurrera/ Beti Ergobia! Beti Ergobia! traka, traka, tra ka tra". Ondoren txootx egin zan, ohitura den bezala.