ERGOBIKO JAIAK

BERNARDO ARZALLUS KROSS LASTERKETA

Bernardo Arzallus-en oroimenez Kross Lasterketa antolatzen da. 12 urte iraun dituen lasterketa da. Bi bueltako ibilbidea izango da. Ordekazgain mendiko igoerak ere izango dira. Bertan korrikalari garrantzitsuak parte hartu dute. Proba bukatu ondoren indarrak hartzeko nahikoa janari izango da eta gero partehartzaile guztien artean zozketa egingo da sari ugari banatuz. Txapelak emango dira lehenengo gizon emakumeentzat eta auzoko hoberenarentzat garaikurra. Parte hartzaile bakoitzari Idiazabalgo gazta laurden bat eta indar berritzeko gel bat oparituko zaizkio Full-Gasen eskutik.

2019

Bernardo Arzallusen oroimeneko XII Kros Herrikoiarekin hasi zuten eguna, eta txapelak Soto del Realera joan ziren; Pablo Vega eta Esther Ramos izan ziren txapeldun, gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Bigarren, Aitor Remiaga eta Josune Alberdi, hurrenez hurren, eta hirugarren, Raul Gomez eta Maria Garcia. Herriko onenak, berriz, Asier Acinas eta Sara Gimeno izan ziren.

2018

XI.edizioa, 64 partehartzailerekin. Horietatik azkarrenak Aitor Regillaga tolosarra eta Martina Aldaia donostiarra izan ziren, gizonezko eta emakumezkoen kategoriatan, hurrenez hurren. Haien atzetik iritsi ziren Raul Gomez eta Jon Trigueros, gizonezkoetan; eta Iosune Alberdi eta Arantxa Atxukarro, emakumezkoetan. Ohitura den bezala, aurreneko bi ergobiarrek ere saria jaso zuten: Izaskun Aranburuk eta Harkaitz Galarragak, hain justu.


2017

X. Bernardo Arzallus Krosa izan zen atzo goizeko ekintzarik inportanteena, eta auzoa girotzen hasi zena. Eguzkia lagun, 70 bat korrikalari irten ziren; horietatik, Aitor Regillaga izan zen azkarrena. Bigarren gelditu zen Raul Gomez, eta hirugarren, Ibai Alba hernaniarra. Aurreneko ergobitarra, ordea, Asier Acinas izan zen. Nesketan Uxune Tenak lortu zuela garaipena eta bigarren eta hirugarren sailkatuak Estitxu Iturralde eta Inma Cruz izan ziren hurrenez hurren. Ergobiko onenak


2016

IX. Bernardo Arzallus Kros Herrikoia izan zen Ergobiko Jaietako ekintza nagusienetakoa. Aurtengoan, Dabid Garcia durangarra izan zen txapelduna 29:43ko denborarekin. Bigarrena Pello Osoro (29:54) eta hirugarrena Aitor Regillaga (30:12). Emakumeen kategorian, berriz, Belen Bascoy galiziarra izan zen aurrenekoa (38:27). Bigarrena Miren Josune Bikuña (38:48)eta hirugarrena Estitxu Iturralde (40:04). Ergobiko txapelduna Josetxo Garcia (41:48)


2015

VIII. Bernardo Arzallus Kross Lasterketan Raul Gomez lasartearra izan zen nagusi, 32:56 denborarekin. Oso gertu ibili zen Ibai Alba hernaniarra, bigarren 3 segundura, atzetik aurrera egin ondoren. Bartzelonako Carles Montllorrek osatu zuen podiuma. Emakumezkoetan, berriz, Claudia Behobide nagusitu zen, Itziar Gonzalez eta Ainize Mitxelenaren aurretik. Eneko Intxausti izan zen Ergobiko aurreneko auzotarra.


2014

VII. Bernardo Arzallus Kross Lasterketaren sailkapenak: Mutiletan 1. 33:54 PABLO VEGA, 2. 35:09 ALAYN AYALA, 3. 35:21 IKER EZQUERRA. Nesketan 1. 39:22 CLAUDIA BEHOBIDE, 2. 46:34 AINIZE MITXELENA, 3. 47:45 MARTA BADIOLA. Ergobiko txapelduna 42:18 denborarekin XABIER CAMINO izan da.


2013

VI. Bernardo Arzallus Kross Lasterketaren Txapeldunak Ander Sagarzazu (33:12) eta Claudia Behobide (39:18). Bigarrenak Raul Gomez (33:34) eta Cristina Loedaraul (41:26) eta hirugarrenak Gerardo Amunarriz (33:54) eta Itziar Aldekoa (44:02). Lehenengo ergobiarra David Hermo izan da.


2012

V. Bernardo Arzallus Kross Lasterketa Ibai Alba hernaniarrak irabazi zuen 33:12 denborarekin. Bere atzetik bigarrena Xabi Izagirre 34:26 denborarekin eta hirugarrena Jokin Redondo 34:27 denborarekin. Emakumeetan txapelduna 39:50 denborarekin Claudia Behobide bigarrena Marta Malon 41:12 denborarekin eta hirugarrena, 44:35 denborarekin, Nerea del Rio. Lehenengo ergobiarra David Hermo izan zen (42 min eta 14 s).


2011

Ergobiko IV. Kross Herrikoia izan zen eta Zumarragako Juango Igartzabal izan zen bizkorrena. 33 minutu eta 45 segundotan egin zituen 10 km. Bigarrena, iaz bezala, Ibai Alba hernaniarra izan zen, 34 minututan bukatu zuen lasterketa. Hirugarrena Xabier Izagirre 36 minutu eta 21 segundurekin. Emakumezkoetan, berriz, Lezoko Lurdes Oiartzabalek irabazi zuen, 41 minutu eta 43 segundoko denborarekin. Bigarrena 41:59 denborarekin Eneritz Sein Agirregomezkorta izan zan eta hirugarrena 42:37 denborarekin Raffaella Ciavola. Aurten, krossa, larunbatean egin beharrean ostiralean egin da eta iaz baino jende gehiagok hartu du parte. Denera, 111 lagun aritu ziren korrika. Lehengo ergobitarra 44:23 denborarekin Gotzon Roca izan da.