ERGOBIKO JAIAK

IDI DEMA GRAN PREMIO ERGOBIA SARIA

Mende erdia baino urte gehiago bete dituen proba dugu Ergobiko Idi Demen saria. Bertan punta puntako idiak hartzen dute parte sari garrantzitsu hau irabazteko asmoarekin.
Azkeneko urteetan izandako parte hartzaileak hauek izan dira:

2019

2019 urtean hauek izan dira parte hartu duten idiak: OLAZAR Lezokoa, IRARRETA Oreretakoa, ISIDRO Erretegia Azkoitikoa, TELLERIA Lasartekoa. Irabazle izan zan.

2018

LIV. Ergobia idi-dema Saria. Aurtengo gonbidatuak: Hernaniko TELLERIA, Lezoko OLAZAR, Aiako ARZADUN, Oiartzungo ARTOLA, Orioko OLIDEN.

Idi proban plaza bete jende izan zen, eta harriari begirik kendu gabe izan ziren denak, alde gutxi izan baitzen idi pare onenen artean. Telleriarenak irabazi zuen, 80 plaza, metro bat eta 35 zentimetro eginda, eta Olidenena izan zen bigarren, 80 plaza eta 75 zentimetro eginda. Hain zuzen, IƱaki Oliden izendatu zuten itzai onena. Atzerago ibili ziren Olazarrenak (69 plaza, metro bat eta 90 zm), Arzadunenak (67 plaza eta 2m), eta Artolarenak (64 plaza).

2017

LIII Ergobia idi-dema Saria. Aurtengo gonbidatuak: TELLERIA Lasartekoa, ARZADUN Aiakoa, OLIDEN Oriokoa, ARTOLA Oiartzungoa, TXOKOLATE Errezilgoa.

2016

LII. Ergobia idi-dema Sari Nagusia. Aurtengo gonbidatuak: TELLERIA Lasartekoa, ARTOLA Oiartzungoa, ARZADUN Aiakoa, IRARRETA Oreretakoa, OLIDEN Oriokoa, ELOSEGI Zaldibikoa.

Hain zuzen, Olidenen idi parea izan zen txapelduna proban, 85 plaza eginda; Iartzetarenak 84 plaza egin zituen; Artolarenak, 82 plaza, 3 zinta eta 4,10m; Telleriarenak, 74 plaza eta 2,80m; Arzadunenak 86 plaza; eta Illarretarenak, 62 plaza.

2015

LI Gran Premio Ergobia Idi proba. Aurtengo gonbidatuak: Errenteriko Matxain, Aiako Arzadun, Orioko Oliden, Zaldibiko Elosegi.

Gazteluren idi parea nagusitu zen 88 plaza eginda. Atzetik geratu ziren Oliden (83 plaza, 3 zinta eta 3,5 m), Arzadun (62 plaza) eta Matxain (60 plaza). 10 plaza azkarren egin zuenarentzako ere saria izan zen eta hori ere, Gazteluk lortu zuen. Itzai onenaren saria, berriz, Lopenek lortu zuen.


2014

TXIMELA, S.A.-k babestuta L Gran Premio Ergobia idi-probako Edizio berezi honetan sei partehartzaile izango dira. Aurtengo gonbidatuak: Lasarteko TELLERIA, Errenteriko MATXAIN, Aiako IZETA, Aiako ARZADUN, Orioko OLIDEN, Zaldibiko ELOSEGI

2013

XLIX Gran Premio Ergobia idi proba goiz eta arratsalde jokatu zen. Gonbidatuak, hauek: Aiako ARTZADUN, Errenteriako MATXAIN, Lasarteko TELLERIA, Aiako IZETA.

Eguraldi trixteari aurre eginez, jendetza bildu zen beste behin ere, idi deman. Goiz eta arratsalde jokatu zen idi proba eta Aiako Arzadunen idi parea nagusitu zen. 80 plaza, 3 zinta, 5 metro eta 20 zentimetro egin zituzten. Bigarren postuan Errenteriako matxaindarrak geratu ziren, 78 plaza, 4 metro eta 50 zentimetrorekin. Hirugarren postuan, Lasarteko telleriatarrak 76 plaza 3 metro eta 20 zentimetrorekin eta azken postuan, izetatarrak 75 plazarekin. Beraz, Arzadunen idientzat izan ziren Ergobiko mantak. Itzain onenaren sari berezia, berriz, Jesus Mari Matxainentzat izan zen.

2012

XLVIII. Gran Premio Ergobia idi-proba. Aurtengo gonbidatuak: Lasarteko TELLERIA, Orioko OLIDEN, Urnietako INTXARBURU, Igeldoko OLASAGASTI.

Intxaurburuk irabazi zuen idi-proba preziatua, 76 plazako marka harrigarriarekin, eta Joxe Antonio Telleria zenari omenaldi hunkigarria egin diote, itzai lanetan urteetan egindako lanarengatik. Inaxio anaiaren idi-pareak bigarren postua lortu zuen, 71 plaza eginda, eta saribanaketa garaian berari ere eskaini zioten oroigarria, bere arreba Maria Dolores Telleriak jasotakoa. Hirugarren Olasagasti izan zen, datorren urteko lekua aseguratu duena, eta laugarren Oliden, beste bati leku egingo diona.

2011

XLVII. Gran Premio Ergobia idi-proba. Aurtengo gonbidatuak: Lasarteko TELLERIA, Aiako IZETA, Urnietako INTXARBURU, Igeldoko OLASAGASTI