ERGOBIKO JAIAK

ERGOBIKO DESAFIYUAK

Desafiyuak tarte garrantzitsua izaten dute Ergobiko jaietan. Trontzan, giza proban, zaldi proban,... Urte hauetan izandako desafiyuak hauek izan dira.

2019

Ergobiko Penthatloia egongo da. Punta puntako herri kirolariak auzoko taldearen aurka, hain zuzen. Xabier Orbegozo (Arria V), Xabier Zaldua, Leire Astiazaran eta Itxaso Onsalo, auzokoen kontra.

2018

Giza-proba: Ergobiko Gira buelta taldea beste bi astoren aurka lehiatuko da.

2017

Harri-proba. Astigarraga vs Ergobia. Emarri taldeko 8 emakume 550 kg-ko harriarekin; Gira-buelta taldeko 8 gizonezkoen kontra, hauek, 900 kg-ko harriarekin.

Zaldi proba. Ereñotzuko Paolla, Asteasuko Mendizabal, eta Hernaniko Zerainen zaldiek hartuko dute parte.

2016

Giza-proba: Haure hemenaldoren lagunak Earra einzidanen aurka, edo Imanolen lagunak Izetaren lagunen aurka, edo Ergobikoak Paollakoen aurka. 6 lagunen taldeak 900kg-ko harriarekin.

Zaldi proba. Ordu erdiko lanean Ereñotzuko Imanol Paolla, Asteasuko Andoni Mendizabal eta Hernaniko Zerainen abereak.

2015

Desapiyua! Giza proban neurtuko dituzte indarrak Txinparta taldeak (Hernani Club de Rugby Elkarteko bigarren taldea) eta Ergobik. Zortzi gizonezko, zortzi gizonezkoren kontra ariko dira, 900 kiloko harriarekin, zeinek plaza gehiago egin. 20 minutuz ariko dira, jarraian, deskantsurik gabe. Ergobiko auzotarrek irabazi zuten giza proba desafioa, jaien aurreneko gauean. Baina helburua beteta bueltatu zen Hernani errugbi taldea ere: elkartearen 50garren urteurrenean, lortu zuten 50 plazara iristea. Ergobikoak, bere aldetik, errekor bila atera ziren (70 plaza), baina 65 plaza lortu zituzten. Baskulan, 772 kilo eman zituzten errugbilariek, eta 755 kilo Ergobikoek; beraz, hernaniarrei tokatu zitzaien hastea. Dena emanda bukatu zuten bi taldeek, eta are gogorragoa egin zuen saioa hezetasunak. Plaza, hori bai, beteta eta animatzen. Eskerrak eman nahi izan dizkie errugbi taldeak, bertaratu ziren guztiei.

Harri proba jokatuko dute Imanol Paollaren zaldiak, eta Emarri neska taldeak. Eta harri proba desafioan, Emarri nagusi. 20 minututan, 56 plaza eta 3 metro egin zituen eta Paollaren zaldiak ez zuen lortu ordu erdian lan hori bikoiztea. 96 plaza egin zituen

2014

Ergobiako sei mutil aritu ziren Astigarragako lau mutil eta lau neskaren aurka, harriari tiraka. Ergobiako sei mutilak izan ziren irabazle ostiraleko harri proban, Astigarragako lau neska eta 4 mutilen kontra. 20 minututan 69 plaza egin zituzten lehenengoek, eta 67 bigarrenek.

Emakume proba

Gaurkoan ere proba berezia izango da: zaldia, idia eta astoa, elkarren kontra. Harri proba: Hernaniko Paollaren zaldia, Azpeitiko Txibilterko astoa eta Larraungo Kixkurraren idia.

2013

Eta gauerdirako gizon proba antolatu dute: auzoko mutil taldea Orioko heldu taldearen kontra ariko da. 900 kiloko harriarekin izango dute lehia eta helburua, zeinek plaza gehiago egin.

Eta ondoren, zaldi proba: Hernaniko Imanol Paollaren zaldia eta Asteasuko Jose Antonio Arrutirena, zein baino zein, 900 kiloko harriarekin.

2012

Protagonismoa izango du dudarik gabe, auzoko hainbat neska-mutilen arteko harri apustuak. Ergobiko 8 neska, 4 mutilen aurka ariko dira 550kg-ko harriarekin 20 minututan zeinek plaza gehiago egin. Neskek 52 plaza egin zituzten, katea puskatu zitzaiela eta nahiko komeri ibili ostean, eta 4 mutilek 50. Plaza lehertzeko zorian jarri zuten bi taldeek, eta gehiago, apustua bukatu eta neskek 900 kg-ko harriarekin beste bi plaza egin zituztenean.

Ergobia eta Astigarraga arteko desafioa.

Gauean ere izango da saltsa: harri apustua. Zeinek egingo ote ditu plaza gehien, zaldiak ala neska- mutilek?

Herri kirolak bizi bizirik daude Ergobin. Aurten ikusmin haundia piztu dute bi harri proba berezik, eta datorren urterako ere festa jarria dago.

Imanol Paollaren Spirit zaldiak marka guztiak hautsi zituen. 131 plaza; inork ezin sinestu. Oiartzungo zortzi mutilek 58 plaza eta Orioko zortzi neskek 48; guztira 106, ez ziren Paollaren markara inguratu. Kostako da, hernaniarrak jarri duen marka mejoratzea, inondik ere. Izeta II izango da akaso, markara inguratuko dena, baina Ergobiko harri berria jasotzen. Aurten 104 kiloko harria atera dute erriotik Ergobin, eta harri jasotzaileek ibili dute, erakustaldia emateko. Joxe Ramon Iruretagoiena, Izeta IIak, erronka bota dio Paollari, datorren urterako: 30 minutuan, berak zenbat jasoaldi eman harri berriari, Paollak hainbeste plaza egin behar zaldiarekin, Ergobiko plazan, 900 kiloko harriari tiraka. Festa jarria dago!

2011

Ergobia eta Astigarraga aurrez aurre izango dira trontzan. Ergobitarrak errebantxaren bila dabiltza.

Eta gaueko 23:00etan, beste desafio bat: Paollaren zaldia eta Oiartzungo 9 lagun 900kg-ko harriarekin, zeinek buelta gehiago eman. Oiartzungo 9 gizonek irabazi zuten apustua, Imanol Paollaren zaldiaren kontra. 25 minutuan 65 plaza egin zituzten oiartzuarrek, 900 kg-ko harriari tiraka. Zaldiak bikoiztu egin behar zuen marka, eta 111 plazatan geratu zen. Aurretik ordea, bi mutil gaztek heldu zioten 900 kg-ko harriari, eta 2 plaza egin zituzten, 17 minutuan. Olasagastik bota zuen desafioa hurrengo urterako, berak bakarrik marka ondu baietz.